XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Baina bost gizon ziren - esan zion Paulek - .

Harrapatu duzue buruzagia buruzagi: jefe?

Frank du izena.

Sheilak, Charlesek eta Paulek polizi sarjentuaren etxean eman zuten gaua.

Hurrengo goizean, goiz aldegin zuen sarjentuak etxetik.

- Komisaldegira joan behar dut - esan zien hiru gazteei - .

Deituko dizuet beranduago.

Gosaltzeko orduan, Sheilak irratia biztu zuen.

Eta orain, poliziaren mezu bat:

Polizia Frank Steelen bila ari da, berrogei urte inguru izango ditu eta, azkenekoz, Llanvoy geltokiko trenbidean ikusi dute gaur goizean goiz.

Oso arriskutsua arriskutsu: peligroso...

Sheilak irratia itzali zuen.

- Hasiera arraroa eman diogu oporraldiari, ezta? - esan zuen.

Geroago, telefonoak jo zuen, eta Paulek hartu zuen.

Sarjentua zen.

- Berri onak - esan zuen sarjentuak - .

Frank Steel harrapatu du poliziak.

Paulek telefonoa eseki eseki: colgar zuen.

- Poliziak Frank Steel atxilotu du esan zien beste biei.

- Albiste ederra esan zuen Sheilak - .

Orain bai, goazen Goikoetxera oporraldia hastera.